XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAU OINAK ETA OFIZIOA EMANDA

Ofizioa: Zuek 16-17 urtetako bi gazte zarete.

Amaiak haurra izatera itzuli nahi du, Maialenek berriz 18 urte bete nahi ditu lehenbailehen pertsona heldua izateko.

Doinua: Nafarroako mendi gainetan.

AMAIA

Gazte izateak berekin badu
gaur egun zenbait mesede,
baina denbora gelditutzea
ez ote litzake hobe,
haur izatera pasa nahi nuke
oraintxe bertan halere,
garai haietan bizi bait nintzen
inongo ardura gabe (bir).

AMAIA

Gurasoak hor daude gainean
asteburutan agintzen,
irakasleak nota onak ta
lan hobeak ba eskatzen,
eta gainera munduan inork
ezer ez digu aditzen,
ni txikitxoa nintzanean behintzat
hortaz ez nintzen ohartzen (bir).

MAIALEN

Bi gauza txiki esan nahi ditut
Amaiak ulertu ditzan,
ezin zaitezke bizitu beti
arrazoi hoien gerizan,
gaur arte ere tratatzen naute
ume mukizuen gisan,
orain ere haur bagera eta
gehiago zertako izan (bir).

MAIALEN

Mutilak gizon egiten dira
soldaduskatikan bueltan,
ta neskak berriz emakumeak
hemezortzi urteetan,
nahi aina festa egin nahi nuke
nere lagunen etxeetan
ta nik nahi dedan ordua arte
parranda egin festetan (bir).